XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gipuzkoako Aldizkari OfizialaMankomunitate honetako Gobernu Juntak, 1999ko azaroaren 24an egindako bilkuran, bere kideen legezko gehiengo absolutuaren aldeko botoaz, ondorengo tasen Ordenantza Fiskalak aldatzea erabaki zuen:
1. Hiltegi zerbitzua emateagatiko tasa.
2. Hondakin solido geldoen zabortegi zerbitzua emateagatiko tasa.
Hartutako erabakia eta horretarako zertutako espedientea jendaurrean jarriko dira ikusgai, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenak, 16.1 artikuluan ezartzen duena betez, eta horretarako iragarkiak emango dira argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitateko Ediktu Taulan eta Gipuzkoan zabalkunde handienetako egunkari batean, aipaturiko artikuluak 2garren puntuan eskatzen duenez, eta ondorengo arauen arabera betiere:
a)
b)
c)
d)
Halaber, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legeak 38garren artikuluan aipatzen dituen lekuetan.
e)
Jendaurrean uzteko arauzko epea igaro ondoren eta inolako erreklamazio edo oharpenik aurkezten ez bada, behin-betikotzat joko dira hartutako akordioak, besterik hartu beharrik gabe.
Arrasate, 1999ko azaroaren 25a. Lehendakaria.